Oi! doinuek Sanagustin kulturgunea hartu dute

Ane Olaizola 2025ko urr. 21a, 15:01

Against You musika taldea, larunbatean, Sanagustinen. (Kulturaz)

Against You, Hell beer boys, Nafarroa 1512 eta Kontralde taldeek giroa gori-gori jarri zuten larunbat gauean Sanagustinen, eta zaleek leporaino bete zuten aretoa. 

Oi! musikaren tenplu bilakatu zen larunbat gauean Sanagustin kulturgunea, Against You, Hell beer boys, Nafarroa 1512 eta Kontralde taldeei esker. Lau taldeek kontzertu bana eman zuten ehunka zaleen aurrean, eta haiek doinu bizi zein gogorrekin gozatu ahal izan zuten goraino betetako aretoan. 

Kontzertuetako argazki bilduma Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide