Azarorako lau ikastaro antolatu ditu KZguneak

Andoni Elduaien 2025ko urr. 22a, 08:10

Pertsona bat ordenagailua erabiltzen.

Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasteko, smartphonearekin argazkiak ateratzen nahiz horiei ukitu bereziak ematen ikasteko eta egunerokotasunerako baliagarriak diren aplikazioak ezagutzen ikasteko saioak eskainiko dituzte datorren hilean. 

Azaroan emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Guztira, lau ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, beraz–; eta euskaraz.

Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasteko, smartphonearekin argazkiak ateratzen nahiz horiei ukitu bereziak ematen ikasteko eta egunerokotasunerako baliagarriak diren aplikazioak ezagutzen ikasteko saioak eskainiko dituzte datorren hilean. 

Hauek dira Azpeitiko KZgunean azaroan egin ahalko diren ikastaroak:

  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
    • Hogei ordu.
    • Azaroaren 10etik 21era, 09:00etatik 11:00etara.
  • Atera zure argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
    • Lau ordu.
    • Azaroaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Argazkiei ukituak eman zuren smartphonearekin
    • Lau ordu.
    • Azaroaren 5ean eta 6an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak
    • Bi ordu.
    • Azaroaren 7an, 11:00etatik 13:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat aukera dituzte izena emateko. Hona hemen aukera horiek guztiak: 

  • KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
  • Telefonoz deituta (943-02 36 20). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
  • KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foru Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea), astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 09:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako, KZgunearen ikastaroen katalogoa kontsultatu dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide