Azpeitiko Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoan lurrun trenen bost bidaia eskainiko dituzte urriaren 25eko eta 26ko asteburuan nahiz azaroaren 1ean eta 2an. Museoaren geltokitik Lasaora arteko joan-etorria egingo dute lurrun trenek. Aurtengo sasoiko azkenengo bidaiak izango dira horiek.
Lurrun treneko bidaiak honako egunetan eta orduetan izango dira: urriaren 25ean, larunbatean, 12:00etan eta 17:30ean irtengo dute trenek; urriaren 26an, igandean, 12:00etan; azaroaren 1ean, larunbatean, 12:00etan; eta azaroaren 2an, igandean, 12:00etan. Trenerako txartela museoan bertan erosi beharko da.
Azpeitian dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako tren bildumarik onenetakoa biltzen du, eta mota guztietako ibilgailuak ditu erakusgai: lurrun tren makinak, dieselak eta elektrikoak, automotoreak eta bagoiak. Gainera, Urolako trenbidearen tailer mekaniko zaharrari esker, makina-erreminta multzo osatua du, baita XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ere.
Burdinbidearen museoak honako ordutegia du: astelehenetik itxita egoten da, eta asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era zabaltzen dute. Larunbatetan ere goiz eta arratsalde izaten da zabalik museoa, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Igandeetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara izaten da zabalik. Museoko telefono zenbakia 943-15 06 77 da eta helbide elektronikoa museoa@euskotren.eus.