Iñigo Olartek irabazi du IX. Irudhitzen lehiaketaren argazkien atalak. Horrenbestez, hark jasoko du 200 euroko diru saria Nerea Arakistain, Kulturaz Kultur kooperatibako komunikazio teknikariak, Oier Arregi, Gukako ikus-entzunezkoen arduradunak eta Miriam Quintanak, Arte eta Diseinu eskolako arduradunak hala erabakita. 2026ko Irudhitzen egutegia osatzeko, argazki irabazleaz gain beste 11 irudi aukeratu ditu epaimahaiak. Horrenbestez, Gukaren egutegia Iñigo Olarte, Alberto Beloki, Janis Uzin eta Jone Leon, Roman Gurrutxaga, Haize Izagirre eta Isadora Brito, Paula Calderon, Kris Fernandez, Nora Alberdi eta Martxel Agirrezabalaga argazkilarien argazkiek osatuko dute.
Jarri hitzak irudiei
Irudien lehiaketa itxita, astelehenean martxan jarriko da testu laburren lehiaketa. Bigarren atal honetako parte-hartzaileek aukeratutako hamabi argazkiei hitzak jarri beharko dizkiete, eta horretarako epea astelehenean, zabalduko da, eta azaroaren 9an itxiko da. Hamabi testu hautatuko dira, eta horietako bat izango da testu irabazlea, eta haren egileak 200 euroko saria eskuratuko du.
Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:
- Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak.
- Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
- Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
- Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
- Lehiaketan parte hartzen duten eta aukeratuak diren argazkiak eta testuak Irudhitzen 2025 egutegian, webgune eta kanal desberdinetan zabalduko dira.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
- Azaroaren 9a izango da testuak bidaltzeko azken eguna. Honako helbidera bidali behar dira testuak: komunikazioa@ukt.eus.
Egutegia osatuko duten argazkiak
Honako argazki hauek osatuko dute Gukaren 2026ko Irudhitzen egutegia:
1.- Iñigo Olarte (Argazki irabazlea)
2.- Roman Gurrutxaga
3.- Alberto Beloki
4.- Alberto Beloki
5.- Haize Izagirre eta Isadora Brito
6.- Janis Uzin eta Jone Leon
7.- Kris Fernandez
8.- Martxel Agirrezabalaga
9.- Paula Calderon
10.- Iñigo Olarte
11.- Nora Alberdi
12.- Iñigo Olarte