Munoaundi elkarteak gonbidatuta, Franck Dolosor kazetariak eta Aitor Miñambres ikerlariak Gernika batailoiari buruzko hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Dolosorrek, gainera, gaiari buruz idatzi duen liburua aurkeztu zuen jendaurrean: Gernika batailoia, askatasunaren ametsa.
Bigarren Mundu Gerran Frantziako hego-ekialdean jardun zuen Eusko Gudarostearen batailoia izan zen Gernika izenekoa. 1944an Atzerriko Euskal Jaurlaritzaren aginduz eratu zuten, eta Kepa Ordoki izan zen haren burua. 1945eko apirilaren 14tik 20ra Pointe de Grave lurmuturreko (Gironda, Frantzia) gudan aritu ziren batailoiko kideak Alemaniako okupatzaileen aurka borrokan. Batailoi horren historia jaso du Dolosorrek Pamiela argitaletxearekin kaleratu duen liburuan.