Datorren udarako Kroaziara eta Frantziara bi bidaia antolatu ditu Baigerak

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 25a

Izpiliku sail bat, Provenzan.

Kroaziako bidaia ekainean izango da, eta Frantziakoa, zehazki Provenzakoa, irailean. Baigeraren bulegoan nahiz Azpeitiko Halcon bidaia agentziak eman daiteke bi bidaietarako izena.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Kroaziara eta Frantziara bi bidaia antolatu ditu datorren udarako, eta herritarrek dagoeneko eman dezakete horietara joateko izena. Hain zuzen ere, Baigeraren bulegoan nahiz Azpeitiko Halcon bidaia agentziak eman daiteke bi bidaietarako izena.

Ekainaren 16tik 25era egingo dute Kroaziako bidaia, eta besteak beste, Dubrovnik, Split, Zadar eta Zagreb bisitatuko dituzte. Gainera, irteera horretan Bosnia eta Herzegovinako hiriburua –Sarajevo– eta Esloveniakoa –Ljubljana– ere bisitatuko dituzte.

Irailerako, berriz, Frantzian barrena antolatu dute bidaia. Zehazki, irailaren 5etik 9ra Provenza ingurua bisitatuko dute. Bidaia horretan Montpellier, Nimes, Avignon eta Arles ezagutzeko parada izango dute herritarrek.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide