Ana Goitia kazetari eta telebistako aurkezleak Katana bakarrizketa aurkeztu zuen atzo Sanagustin kulturgunean. Herritar hainbat izan ziren emanaldian, eta Goitiaren ateraldiak tarteko, horiek izan zuten barre egiteko parada. Ikus-entzuleen txalo artean bukatu zen kazetariak Arkupea izeneko agertoki txikian eskaini zuen bakarrizketa saioa.