Jexux Zelaiak Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa irabazi du 56 urtetik gorakoen Master C kategorian. Gaur jokatu du denboraldiko azken lasterketa, Galdamestik (Bizkaia) abiatu eta Pico de la Cruz mendiaren tontorrera. Azpeitiarrak 34 minutu eta 48 segundo behar izan ditu 650 metroko igoera egiteko, eta bere kategorian azkarrena izan da.
Maiatzean hasi ziren Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa lehiatzen, eta gaurkoa seigarren igoera izan da. Horietatik lau irabazi ditu Zelaiak: Txindokikoa, Arazkoa, Beriaingoa eta gaurkoa. Anbotoko igoeran, berriz, bigarren egin zuen. Horrenbestez, denboraldi dotorea egin du Zelaiak, lau igoera eta Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa bereganatuta.