Garagardo Azokaren bigarren asteburua, iristear

Julene Frantzesena 2025ko urr. 30a, 08:00

Hainbat lagun joan zen ostiralean, Azoka Plazan. (Julene Frantzesena)

Bihar, ostirala, 18:00etan irekiko dute Azoka Plazaren kanpoaldeko barra, eta larunbatean eguerditik egongo da azoka irekita. Bihar gauean Izer eta Alabier ariko dira musikaz Azoka Plaza girotzen, eta etzi, berriz, DJ Maikiño arduratuko da musika jartzeaz.

Joan zen asteburuko arrakastaren ondotik, bihar eta etzi ere zabalik izango da ISBren Garagardo Azoka. Bihar, ostirala, 18:00etan irekiko dute Azoka Plazaren kanpoaldeko barra, eta gero, 20:00etatik aurrera, afariak emango dituzte. Halaber, Izerrek eta Alabierrek girotuko dute gaua.

Bihar, berriz, eguerditik izango da irekita Garagardo Azoka. Bazkariak emango dituzte, eta arratsaldean bi garagardo baten prezioan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Afalostean, DJ Maikiño ariko da musika jartzen.

Hona hemen biharko eta etziko egitaraua:

Urriak 31, ostirala

  • 18:00. Kanpoko barraren irekiera eta pintxo poteoa.
  • 20:00. Afariak.
  • 22:30. Izer eta Alabier.
  • 02:00. Itxiera ordua.

Azaroak 1, larunbata

  • 13:00. Kanpoko barraren irekiera.
  • 14:00-17:00. Bazkariak.
  • 14:00-20:00. Garagardoak 2x1.
  • 20:00. Afariak.
  • 23:00. DJ Maikiño.
  • 02:00. Itxiera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide