Izarraizpe ikastolako hainbat ikasle eta Portugalgo beste ikasle talde bat irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa bat lantzen ari dira Erasmus+ proiektuaren bidez. Hain zuzen, Portugalgo ikasleak herrian dira egunotan, eta gaur udaletxean izan dira Azpeitikoekin batera, Nagore Alkorta alkateak eta Ander Larrañaga zinegotziak harrera egin baitiete.