Jakinduriek mundue erreko dau saioa izan zen atzo, igandea, arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Kantua, errimak eta zientzia kontuak bildu zituen EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak eta Kulturaz kooperatibak antolatutako emanaldiak. Julio Soto eta Eli Pagola bertsolariek parte hartu zuten nahiz Ainhoa Bereziartua, Cecilia Fernandez-Altonaga eta Gaskon Ibarretxe ikertzaileek. Saioan gidari Idoia Torregarai kazetari eta umoregilea aritu zen.
Atzo arratsaldeko bertsozientzia saioan bildutako herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten emanaldian.


(Argazkiak: Kulturaz kultur kooperatiba)