Santu Guztien Egunaren bueltan, aldaketak izango dira hilerrirako bideetan

Andoni Elduaien 2025ko urr. 28a, 10:53

Azpeitiko hilerrirako bidea. (Azpeitiko Udala)

Txaribarko Errebaletik gorako bidea hilerrira joateko soilik erabili ahal izango da. Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea, berriz, bi noranzkoetan egongo da zabalik. Udalak komun bat ere jarriko du egunotan hilerrian.

Santu Guztien Eguna izango da larunbatean, azaroaren 1ean, eta egunotan ohi baino trafiko handiagoa egongo dela aurreikusita, hilerrirako errepideetan hainbat aldaketa izango direla iragarri du Azpeitiko Udalak.

Txaribarko Errebaletik gorako bidea hilerrira igotzeko noranzkoan soilik izango da irekita; bide hori ezingo da erabili herrigunera jaisteko. Horrenbestez, ibilgailuek Takolo baserritik barrena, Etxe Alai auzunetik igarota, jaitsi ahal izango dute herrigunera. Dena den, Etxe Alaitik hilerrirako bidea bi noranzkoetan egongo da zabalik. 

Bihar, asteazkena, jarriko dute trafikoari eragingo dion neurri hori indarrean, eta datorren igandera arte, egun hori barne, mantenduko dute. Halaber, ualak jakinarazi du hilerrira joaten den jendearentzat komun bat ere jarriko dutela.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide