Mugan eta Sukena taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2025ko urr. 29a, 09:08

Mugan taldea.

Donostiako eta Oñatiko taldeen kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta sarrerak hamahiru eurotan eros daitezke. Bestalde, gaur 10:00etan jarriko dituzte salgai Latzenek otsailaren 7an eskainiko duen emanaldirako sarrerak.

Mugan eta Sukena taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan Sanagustin kulturgunean. Donostiako eta Oñatiko taldeen kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta sarrerak hamahiru eurotan eros daitezke Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Bestalde, gaur jarriko dituzte salgai Latzen taldeak otsailaren 7an Azpeitian eskainiko duen kontzerturako sarrerak; 10:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira horiek Latzen.eus webgunean.

Horrez gain, eskuragarri daude, besteak beste, El Drogasek urtarrilaren 31n eta Komak otsailaren 20an eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak, Kulturazen webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide