Gaur, urriaren azken egunarekin, egingo dute Azpeitiko Sarek deitutako euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea.
Ohi bezala, plazan egin dute hitzordua, 19:00etan. Sarek azaldu duenez, ordu laurdeneko elkarretaratzea egingo dute, segidan plazatik bertatik abiatuko den Gau Beltza ospatzeko kalejiraren aurretik, hain zuzen.