Eduki babestua

Txakur Clean: txakurren ongizatea lehen lerroan

Erredakzioa 2025ko urr. 30a, 16:44

Txakur Clean egunero dago zabalik, 10:00etatik 20:00etara eta funtzionamendu oso erraza eta erosoa du: erabiltzaileak bere txakurra sartzen du makinan, xanpua, garbiketa eta lehortzea aukeratzen ditu, eta prozesu osoa automatikoki egiten da.

Txakur Clean, txakurrak garbitzeko autozerbitzu automatizatu berria da. Duela hilabete zabaldu zuen Txakur Clean Jokin Gogorzak, Azkoitiko Santa Klara 1 zebakian, Galipan tabernaren ondoan. Herrian orain arte ez zegoen halako zerbitzurik, eta Txakur Clean-ek behar berritzaile bati erantzun dio: jabeek euren txakurra garbi edukitzea, modu eroso, azkar eta seguruan.

Ideia berritzaileak harrera ona izan duela jendearen artean azaldu du Jokinek: “Txakurrak ondo zainduta egotea nahi dugu, eta herrian horrelako zerbitzurik ez zegoela ikusirik, txakurra garbi mantentzeko modu erraza eta erosoa eskaintzen zuen leku bat prestatzeko ideia izan zuen. Askok azaldu didate ez dutela inoiz halakorik ikusi, eta gero eta gehiago dira zerbitzua probatzera animatzen direnak”.

Txakur Clean egunero dago zabalik, 10:00etatik 20:00etara eta funtzionamendu oso erraza eta erosoa du: erabiltzaileak bere txakurra sartzen du makinan, xanpua, garbiketa eta lehortzea aukeratzen ditu, eta prozesu osoa automatikoki egiten da. “Horrela, jabeek euren txakurrak garbi eta zainduak mantentzeko aukera dute, modu azkar eta seguruan. Gainera, norbaitek hala nahi izanez gero, 617 06 09 32 telefonora dei dezake, hitzordua hartu eta geuk garbituko diogu txakurra. Modu honetan, etxea ez da zikintzen, ez bustitzen, eta dena eskura duzu: ura beroa, xanpua, lehorgailua... Hori guztia espazio zabal eta seguru batean”.

Txakur Clean-en oinarrian txakurren ongizatea dago. Izan ere, garbiketa zerbitzuaz gain, establezimenduak pentsu eta janari naturalak ere eskaintzen ditu, etxeko animaliak modu osasungarrian elikatzeko. Era berean, kalitatezko xanpuak eta gozokiak ere eros daitezke bertan. "Gaur egungo gizartean gero eta etxe gehiago dira txakurrak dituzten familiak, eta horiek animalien zaintza eta ongizatea lehenesten badute, Txakur Clean da erantzuna. Etor eta proba dezatela: txakurra gustura egongo da eta jabearentzat erraza da”, esan du Jokinek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide