Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian izena emateko epearen hasiera azaroaren 7ra atzeratu dute

Maddi Txintxurreta 2025ko urr. 31a, 16:00

Yator, aurtengo irabazlea, helmugan. (Andoni Elduaien)

Hasiera batean, Azkoitia eta Azpeitia artean egiten den lasterketaren antolatzaileek jakinarazi zuten azaroaren 1ean irekiko zutela proba horretan izena emateko epea, baina datorren astera atzeratu dute azkenean. Azaroaren 7an, ostirala, eskuragarri jarriko dituzte dortsalak RockTheSport webgunean.

2026ko Azkoitia-Azpeitia lasterketarako izen emateko epea bihar irekiko zutela iragarri zuten antolatzaileek, baina izen-emate plataforma egokitzen ari direla-eta, datorren astera atzeratuko dutela jakinarazi dute. Azaroaren 7an, ostirala, jarriko dituzte dortsalak salgai RockTheSport webgunean.

Martxoaren 21ean jokatuko dute Diego Garcia zenaren oroimenezko maratoi erdia nahiz 8 kilometroko lasterketa motza. Gainera, Azkoitia eta Azpeitia artean jokatzen den lasterketaren edizioa berria, 33.a, lelo eta logo berriekin jantzita dator. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Taupadaz, korrikaz, festaz izango da lasterketaren leloa. "Goi mailako atletak eta korrikalari herrikoiak taupadaka, korrika eta festa giroan aritzen dira, eta herritar guztien babesa bihurtu da lasterketaren benetako arima", azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide