Bi zeramika tailer egingo ditu Adi Arte eta Diseinu Ikastegiak azaroan

Andoni Elduaien 2025ko aza. 1a, 10:07

Halako piezako sortzeko aukera izango da tailerrean. (Arte eta Diseinu Ikastegia)

Azaroaren 15ean izango da aurreneko hitzordua, eta astebete geroago, hilaren 22an, bigarrena. 10:00etatik 13:00etara izango dira saioak. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez.

Azpeitiko Adi Arte eta Diseinu Ikastegiak zeramika lantzeko tailerrak antolatu ditu hil honetarako. Bi saio egingo ditu eskolak azaroan zehar: aurrena, hilaren 15ean, eta bigarrena, hilaren 22an, biak larunbatez. Bi saioak hiru ordukoak izango dira, 10:00etatik 13:00etara bitartekoak, eta amaieran, mokadutxoa egiteko aukera eskainiko dute. 

Saio bakar batean parte hartu nahi duenak 35 euro ordaindu beharko du izen ematea; aldiz, bi saioetan trebatu nahi duenak, 55 euro. Ikastegiak jakinarazi du plazak mugatuak direla, eta izena emateko hiru bide zabaldu ditu: Jose Artetxe kaleko 3 zenbakian dagoen egoitzara joan eta izena aurrez aurre emanda, artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide