Azaroaren 1a da gaur, Santu Guztien Eguna, eta ohitura den gisan, hainbat herritar bertaratu dira gaurko egunez Azpeitiko hilerrira. Falta direnak oroitzeko eguna izaten da gaurkoa, eta seguru hildakoak gogoan izango dituztela hainbat eta hainbat herritarrek. Horren erakusle, ohi baino lore gehiago daude gaur hilerrian, falta direnak berpiztu ezin diren arren, oroimena bizirik dagoela erakusteko seinale.
(Argazkiak: Nerea Uranga)