Datorren asteartean, azaroaren 11n, LH 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Miriam Mendozak Udal Liburutegian.
Emanaldira joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo honako formulario hau beteta; astelehena izango da horretarako azken eguna.