Astelehen arratsaldean lapurreta egin zuten Azpeitiko kiroldegiko aldageletan; hain zuzen ere, belar artifizialdun bi futbol zelaien artean daudenetan. Entrenamendu saioa bukatu eta aldageletara joan zirenean diru zorroak eta telefonoak falta zitzaizkiela ohartu ziren hainbat gazte, eta Gukak jakin ahal izan duenez, oraingoa ez da izan aldagela horietan lapurreta egin duten lehen aldia. Udaltzaingoan ari dira familien eta haien gurasoen salaketak jasotzen, eta antzekorik berriz gerta ez dadin zer neurri hartu aztertzen ari dira Kirol sailaren eta kirol kluben arduradunak.