Irudhitzen lehiaketaren IX. edizioa

Igandean itxiko da Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko epea

Erredakzioa 2025eko azaroaren 5a

Igandera arte bidali daitezke testuen atalean parte hartzeko hitzak, eta irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du.

Irudhitzenen bigarren atal honetako parte-hartzaileek, aukeratutako hamabi argazkiei hitzak jartzeko epea abian da urriaren 27tik. Parte hartzaileek igandera arte dute testuak aurkezteko aukera. Epaimahaiak hamabi testu hautatuko ditu, eta horietako bat izango da testu irabazlea, haren egileak 200 euroko saria eskuratuz. 

Honako hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
  • Lehiaketan parte hartzen duten eta aukeratuak diren argazkiak eta testuak Irudhitzen 2026 egutegian, webgune eta kanal desberdinetan zabalduko dira.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
  • Azaroaren 9a, igandea, izango da testuak bidaltzeko azken eguna. 

Honako helbidera bidali behar dira testuak: komunikazioa@ukt.eus.

Egutegia osatuko duten argazkiak

Honako argazki hauek osatuko dute Gukaren 2026ko Irudhitzen egutegia:

1.- Iñigo Olarte (Argazki irabazlea)

 

2.- Roman Gurrutxaga

 

3.- Alberto Beloki

 

4.- Alberto Beloki

 

5.- Haize Izagirre eta Isadora Brito

 

6.- Janis Uzin eta Jone Leon

 

7.- Kris Fernandez

 

8.- Martxel Agirrezabalaga

 

9.- Paula Calderon

10.- Iñigo Olarte

 

11.- Nora Alberdi

 

12.- Iñigo Olarte

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide