Bizikletentzako bi aparkaleku berri jarri dituzte

Julene Frantzesena

Perdillegi kaleko bizikletentzako aparkalekua. (Azpeitiko Udala)

Horietako bat Izarraizpe ikastolaren Perdillegiko eraikinaren atarian jarri dute, eta bestea, San Martin estratan.

Herritarren herri barruko joan-etorriak bizikletaz egitea bultzatu nahian, bizikletentzako bi aparkaleku berri jarri ditu Azpeitiko Udalak. Horietako bat Izarraizpe ikastolaren Perdillegiko eraikinaren atarian dago erabilgarri, eta bestea, berriz, San Martin estratan.

Udalak adierazi duenez, "zorionez" gero eta gehiago dira herrian batetik bestera bizikletaz edo patinetez joaten diren gaztetxoak, eta ibilgailu horiek txukun utzi ahal izateko xedez jarri dituzte bi aparkaleku berriak. Azken urteetan ikastetxeen, kiroldegiaren, igerilekuaren nahiz ludoteken atarietan jarri ditu erakundeak halako aparkalekuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide