Azpeitiko Zezenzale Batzordea saritu du Genova finantza klubak

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 6a

Sarituetako batzuk, tartean Joxin Iriarte –ezkerretik aurrena– Azpeitiko Zezenzale Batzordeko presidentea. (Utzitakoa)

Epaimahaiaren sari berezia jaso du Azpeitiko Zezenzale Batzordeak. Bukatzear den 2025. urteko zezenketa denboraldiari lotutako sariak banatu zituzten Madrilen, klubaren egoitzan, eta han izan zen saria jasotzen Joxin Iriarte Azpeitiko batzordeko lehendakaria.

Madrilgo Genova finantza klubaren saria jaso zuen astelehenean Azpeitiko Zezenzale Batzordeak. Bukatzear den 2025. urteko zezenketa denboraldiari lotutako sariak banatu zituzten Madrilen, klubaren egoitzan, eta han izan zen saria jasotzen Joxin Iriarte Azpeitiko batzordeko lehendakaria. Azpeitiko Zezenzale Batzordeak epaimahaiaren sari berezia eskuratu du.

Dena den, ez zen Azpeitiko taldea izan saritu bakarra; beste hainbat entitate nahiz norbanako ere saritu zituzten, hala nola Morante de La Puebla, Saul Jimenez Fortes, Madrilgo Erkidegoa nahiz Madrilgo Carabanchel auzoko Vistalegre jauregia saritu ditu klubak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide