Palestinari elkartasuna adierazteko dozenaka lagun bildu da Sanjuandegiko biribilgunean

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 7a

Palestinari elkartasuna adierazteko gaur arratsaldean Sanjuandegiko biribilgunean bildutakoak. (Elkar-ekin)

Genozidioa gelditu, Israeli boikota lelo hartuta elkarretaratu dira gaur Sanjuandegiko biribilgunean, Elkar-ekinek deituta. Taldeak gogoratu du "bake akordio" deiturikotik gaur arte bonbardaketek ohikoak izaten segitzen dutela Palestinan.

AEBren tutelapean Palestinan sinatutako akordioetatik asteak igaro arren, Israelek hitzarmenak hautsi eta palestinarrak bonbaz erasotzen jarraitzen dutela salatzeko eta palestinarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur dozenaka lagunek Sanjuandegiko biribilgunean. Elkar-ekinek deituta izan da mobilizazioa, Genozidioa gelditu, Israeli boikota lelo hartuta. Talde horrek esan du genozidioa salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizatzen jarraitu beharra dagoela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide