Jexux Mari Mujikak bizipozaz hitzaldia eskaini du Basazabalen

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 7a

Jexux Mari Mujikaren hitzaldia gaur, Basazabalen. (Migel Anjel Etxaniz)

Jubilatuen Asteko ekintzen barruan izan dute gaur Jexux Mari Mujikaren hitzaldia. Ondoren, Eguneko Zentrokoek eta hala nahi izan duten jubilatuek txokolate jana izan dute Baigera Ien. Igandera arte jarraituko du Baigerak antolatu duen Jubilatuen Asteak.

Joan den astelehenean hasi zituzten Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta Jubilatuen Asteko ekintzak. Gaurkoan, arratsaldez, Jexux Mari Mujikaren hitzaldia izan dute Basazabal jauregian. Mujikak bizitzaz eta bizipozerako baldintzez hitz egin du solasaldian.

Hitzaldia bukatutakoan, bai Eguneko Zentrokoek eta bai hala nahi izan duten jubilatuek txokolate beroa hartzeko aukera izan dute Baigera Ien.

Igandera arte segida izango du Jubilatuen Asteak, bihar irteera dute Madariagatik Aittolara eta Aittolan hamaiketakoa egiteko asmoa dute. Igandean, berriz, 11:00etan, hamaiketakoa egingo dute Baigera Ien, eta 12:30ean Baigerako hildako bazkideen aldeko meza izango da parrokian. 14:15ean, berriz, bazkaltzeko elkartuko dira Azoka Plazan, eta 90 urte betetzen dituztenak omenduko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide