Asteartea, azaroak 11, San Martin eguna izanik, orduan hasiko dituzte Azpeitiko egoitzakoek San Martin Asteko ekintzak. Larunbatera arte egunero-egunero izango dute ekitaldi bereziren bat. Asteartean, meza izango dute 10:30ean. Elizkizuna bukatutakoan txupinazoa botako dute. Arratsaldean, 17:00etan, Lory Thomsonekin kafe tertulia izango dute.
Astean zehar bingoa, bertso eta musika saioak izango dituzte besteak beste, egoitzan. Larunbatean, familiako kideekin eta lagunekin batera ospatuko dute Familien Eguna. Hamaiketakoa eta trikitilarien saioa izango dituzte.
San Martin Asteko egitaraua:
- Asteartea, azaroak 11. San Martin eguna.
- 10:30. Meza.
- 11:00. Txupinazoa.
- 17:00. Lory Thomsonekin kafe tertulia. - Asteazkena, azaroak 12.
- 11:00. Gurutze Gorrikoei eskertza ekitaldia eta Juan Antxieta musika eskolakoekin musika terapia. - Osteguna, azaroak 13.
- 11:00. Bertso zaharren kantaldia Eguzkitzerekin. - Ostirala, azaroak 14.
- 11:00. Euskal Herriko proiektuaren ekitaldia, Iraurgi ikastetxekoekin. - Larunbata, azaroak 15. Familien Eguna.
- 11:30-12:30. Familiakoekin luntxa.
- 11:30-12:30. Juan Antxieta musikako Unai eta Imuntzo trikitilarien saioa.