Bustinzuriko Errebaleko festen hasiera iragarri zuen atzo 18:00etan jaurtitako txupinak, eta geroztik, sanmartinetan murgilduta dago auzoa. Lehenengo egunean, haurrak izan ziren protagonista: auzora ongi etorria emateko pankarta handi bat margotu zuten eta auzotarrek hainbat jolas eta ekintza antolatu zituzten txikiek goza zezaten.
Jaiak eta kalea bizibierritzea helburu, aurten auzotar talde batek sustatu ditu festak udalaren laguntzarekin, eta askotariko ekintzak prestatu dituzte sanmartinetako hiru egunetarako.
Hona hemen gaurko eta biharko antolatu dituzten ekimenen egitaraua:
Egitaraua:
Gaur, azaroak 8:
- Haurrentzako ekintzak.
- 19:30. UK03 txaranga.
- Ondoren, ogitarteko jana.
- Eguna amaitzeko, UK03 txaranga.
Bihar, azaroak 9:
- 09:00. Txistularien goiz eresia.
- 11:30. Kaleko trikitilarien kalejira, henna tatuaje gunea eta Saharako tea nahiz Errotatxoko opilak.
- 12:00. Kulturarteko irrintzi topaketa kaleko balkoietatik.
- 14:00. Kale-bazkaria. Eguraldiaren arabera, Inpernu elkartean edo kalean izango da.