Abendurako hiru ikastaro antolatu ditu KZguneak

Maddi Txintxurreta 2025eko azaroaren 9a

Google Translate nahiz LibreOffice erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu euskaraz Azpeitiko KZguneak abendurako. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Abenduan emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Guztira, hiru ikastaro emango dituzte Enparan dorretxeko egoitzan, guztiak euskaraz, eta dagoeneko ireki dute horietan izena emateko aukera.

Google Translate nahiz LibreOffice tresnak menperatzeko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek abenduan: 

  • Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli
    • Bi ordu.
    • Abenduaren 23an, 11:00etatik 13:00etara.
  • LibreOffice Writter. Zure testu dokumentuak sortu
    • Zortzi ordu.
    • Abenduaren 12an eta 17an, 11:00etatik 13:00etara.
  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
    • Sei ordu.
    • Abenduaren 18an eta 22an, 11:00etatik 13:00etara

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat aukera dituzte horretarako:

  • KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
  • Telefonoz deituta (943-02 36 20). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
  • KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foru Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea), astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 09:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako, KZgunearen ikastaroen katalogoa kontsultatu dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide