Aurtengo saninazioetako zezenketetan bildutako dirua banatzeko ekitaldia egin du gaur eguerdian Zezenzale Batzordeak, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiaren Bakardadearen kaperan. Guztira, 12.000 euro banatu ditu gizarte ekintzetarako: zortzi mila euro eman dizkio Caritasi, eta bina mila euro Txolarteri eta Lourdesera joaten den Gaixo eta Elbarrien elkarteari. Joxin Iriarte Zezenzale Batzordearen presidenteak azpimarratu du aurtengo saninazioetako zezenketak "ondo" joan direla, eta horri esker hiru egitasmo laguntzeko aukera izan dutela. Datorren urtean ere, aukera bera izatea nahiko luketela gaineratu du.
Behin diru banaketa egin dutenean, meza izan dute parrokiako Bakardadearen kaperan Jose Ignacio Eguzkitza Azpeitiko erretoreak emanda.