Emakumeen obrak, organoan, biolinean eta biolan

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 8a

Gipuzkoako Organoak zikloaren barruan, Itziar Urbieta eta Iraia Bereziartua musikari azpeitiarrek hainbat konpositorek sortutako obrak interpretatu dituzte organoan, biolinean eta biolan gaur goizean Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Iraia Bereziartua biolin eta biola jotzaileak eta Itziar Urbieta organistak kontzertua eskaini dute gaur, 11:00etan hasita, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Musikari azpeitiarrek hainbat emakumek konposatutako obrak interpretatu dituzte Emakumeen artean izenburuko organo, biolin eta biola emanaldian. Honako konposatzaileen obrak jo dituzte: Franziska Lebrun-en (1756-1791), Rondea; Johanna Senfter-en (1879-1961), Elegie op.13, nº; Dora Pejacevic-en (1885-1923),  Romanze op.22  eta Elegie op.34.; Lili Boulanger-en (1893-1918), Nocturn; Nadia Boulanger-en (1887-1979), Improvisation; Barbara Heller-en (1936-), Lalai (esnatzeko sehaska kanta eta Persiako emakume guztiei eskainia); eta, Cécile Chaminade-n (1857-1944)., Meditation eta Concertino op.107.

Gipuzkoako Organoak 36. Zikloko kontzertuetako bat izan da gaur Urbietak eta Bereziartuak Azpeitian eskaini dutena. Ziklo hori Fray Joseph Echevarria elkarteak antolatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide