Hezur-haragizko zezenik ez da izan gaur Bustinzuriko Errebaleko San Martin festen barruan, baina bai zezen mekanikoa. Haurrek jolasteko jarri dute arratsaldean, txandaka eta doan zezenaren gainean ibiltzeko aukera izan dute bertara bildu direnek. Aldi berean, era askotako jolasetan ibiltzeko aukera ere izan dute haurrek eta haiekin batera Errebalera joan diren helduek.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, UK03 txarangaren emanaldia hasi da Errebalean, eta haiek kalea girotu bitartean, festak bultzatzen jardun duen taldeak jarritako txosnan zerbait hartzeko aukera egon da. Haur, gazte eta heldu bildu dira, eta dantzan egitera animatu denik ere izan da.
Atzo hasi zituzten festak Bustinzuriko Errebalean, jaiak eta kalea biziberritzeko helburuz kaletar talde batek bultzatu ditu jaiak, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Sanmartinetako hirugarren festa eguna bihar izango dute. Honakoa da biharko antolatu duten egitaraua:
Bihar, azaroak 9:
- 09:00. Txistularien goiz eresia.
- 11:30. Kaleko trikitilarien kalejira, henna tatuaje gunea eta Saharako tea nahiz Errotatxoko opilak.
- 12:00. Kulturarteko irrintzi topaketa kaleko balkoietatik.
- 14:00. Kale-bazkaria. Eguraldiaren arabera, Inpernu elkartean edo kalean izango da