San Martin egunarekin hasi dituzte aurten sanmartinak Lasaon. Zaindariaren egunean, haren omenezko meza egin dute 11:00etan, eta elizatik auzo elkartera aldatu dute ospakizuna meza ondoren, han elkartu baitira auzoko jubilatuak hamaiketakoa egiteko.
Horiek izan dira jaien lehen eguneko ekitaldiak. Bihar eta etzi atseden hartuta, ostiralean eta zapatuan jarraituko dute sanmartinak ospatzen Lasaon, honako egitarauarekin:
Azaroaren 14a, ostirala
- 20:30. Txupinazoa.
- Elkartean, pintxo poteoa eta Lasaoko sagardo dastaketa.
- Trikitilariekin kantu eta dantza.
Azaroaren 15a, zapatua
- 13:00. Haurrentzako txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak.
- 14:00. Auzoko gaztetxoentzat bazkaria, elkartean.
- 16:00. Puzgarriak, frontoian.
- 20:30. Bertso afaria eta trikitilariak, elkartean. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Itzeder eta Txibilter.