Latzen taldeak otsailaren 7an Sanagustin kulturgunean (22:30) eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira. Gaur eman du horren berri Kulturaz kooperatibak.
Ondorioz, Latzenek eta Kuartz taldeek datorren urtean, karnabalen atarian, eskainiko dituzten kontzertuetan leporaino beteko da Azpeitiko kulturgunea.