Alex Txikon, Gipuzkoarren Kirola herritarren saria jasotzeko hautagaien artean

Aitziber Arzallus 2025eko azaroaren 12a

Alex Txikon, Manaslun, duela bi urte. (Utzitakoa)

Azpeitian bizi den mendizale bizkaitarraz gain, eskualdeko beste hainbat kirolari ere badaude herritarren saria jasotzeko hautagaien artean. Orio Arraunketa Elkarteak, berriz, Kirol Meritu saria jasoko du. 

Ostegun arratsaldean egingo dute aurtengo Kirol Gala, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta Alex Txikon Azpeitiko bizilaguna Gipuzkoarren Kirola herritarren saria jasotzeko sailkatuen artean dago, eskualdeko beste hainbat kirolarirekin batera. Besteak beste, Aritz Aranburu, Adur Amatriain, Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez surflariak, Alba Menendez eskubaloi jokalaria; eta Malen Monasterio halterofiloa daude sailkatuen artean.

Horrrez gain, Orio Arraunketa Elkarteari Kirol Meritu saria emango diote aurten egindako denboraldiagatik. Izan ere, gizonezkoen traineru nagusiak Eusko Label ligako eta Kontxako Bandera irabazi ditu, eta emakumeen traineruak Euskotren ligan nahiz Kontxako Banderan hirugarren postua lortu dute. Orio B taldea, berriz, KAE2 ligan txapeldun izan da, eta arraun eskolakoek inoizko urrezko domina gehien irabazi dituzte Espainiako Txapelketan.

Kirol Gala ostegun arratsaldean izango da, 19:00etan, Donostiako Tabakaleran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide