Joan den ostiralean eta larunbatean Azpeitiko Elikagaien Bankuak udazkeneko bilketa handia egin zuen Azpeitiko hainbat saltokitan. Antolatzaileak pozik gelditu dira izandako emaitzarekin, eta elikagaiak ematen nahiz bonuak erosten parte hartu dutenak eskertu dituzte, baita bilketan boluntario aritu direnak ere.