Oraindik eman daiteke izena helduei zuzendutako sormen tailerretan

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 13a

Lagun bat puntua egiten.

Marrazketa, puntu eta joskintza tailerrak eskaintzen ditu udalak Damaso Azkue auzuneko lokal batean. Saioak martxan diren arren, oraindik eman daiteke horietarako izena.

Azpeitiko Udalak helduei zuzendutako eskulan eta sormen tailerrak eskaintzen ditu, eta martxan diren arren, oraindik ere badago horietan izena emateko aukera.

Batetik, marrazketa artistiko eta margolan tailerra eskaintzen du Marian Alberdik astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan, 10:00etatik 11:30era. Astelehen eta ostegun arratsaldetan, 15:15etik 17:15era eta 17:15etik 19:15era, berriz, puntua lantzeko tailerra eskaintzen du Marian Ibaietak.

Bestalde, joskintzan aritzeko aukera eskaintzen du Lucia Sanchezek, astearte goizetan nahiz arratsaldeetan. 10:00etan eta 19:00etan izaten dira saio horiek.

Tailer horietan parte hartu nahi duten herritarrek Damaso Azkue auzuneko 1. zenbakian dagoen udalaren lokalera joan edo udaleko Hezkuntza Zerbitzuko 943-25 50 06 telefono zenbakira deitu dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide