Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo egin zuen aurtengo Kirolgala, Donostian, Tabakaleran, eta hainbat kirolarik nahiz taldek jaso zuten aitortza ekitaldian.
Sarituen artean izan zen Alex Txikon Azpeitian bizi den mendigoizalea –Mendietxe museoaren sustatzailea–; izan ere, hark Gipuzkoarren Kirola herritarren sarietako bat eskuratu zuen, herritarrek boz bidez hautatuta.
Atzoko ekitaldiak 400 bat lagun elkartu ziren, tartean kirolariak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, hala nola Eider Mendoza ahaldun nagusia eta Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua.