Haize bolada bortitzak izan dira azken orduetan herrian, eta goizean teila batzuk erori dira Done Jakue kaleko etxe bateko teilatutik bide publikora. Udaltzaingoak eta suhiltzaileak joan dira teilak erori diren lekura, eta suhiltzaileek kale horretako 10. zenbakiko etxeko beste teila batzuk kendu dituzte, segurtasuna bermatzeko.
Gainera, Udaltzaingoak Gukari adierazi dionez, lau zuhaitz erori dira herrian; bi Sistiaga Errekan, bat Lasaoko bidegorrian eta beste bat Santutxo auzoan.