Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako gazte asanbladek hitzaldi ziklo bat antolatu dute dute datozen asteetarako. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean izango da aurreneko saioa, Zergatik ACAB? izenburupean –ACABek All Cops Are Bastards esan nahi du ingelesez, "polizia guztiak sasikumeak dira" euskaraz. Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan izango da biharko hitzaldia, 18:00etan hasita, eta polizia ereduaren, errepresio polizialaren eta gazteen kriminalizazioaren inguruan ariko dira.
Datozen asteetan Azkoitian eta Zestoan ere egingo dituzte saioak, baina oraingoz ez dute horien inguruko informaziorik eman.