Mirua eta Burutik taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 19a

Mirua taldeko kideak. (Utzitakoa)

Hemezazpi euroren trukean eskura daitezke bi talde horiek 22:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak.

Mirua eta Burutik taldeak izango dira zapatuan Sanagustin kulturguneko agertokian. Hemezazpi euroren trukean eskura daitezke bi talde horiek 22:00etatik aurrera eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak, honako lotura honetan.

Mirua taldea Tolosako Maitane Iruiñek zein Malentxo eta Mattin Zeberio anai-arrebek osatzen dute, eta pop klasikoko melodiak eta musika tresnak elektronikarekin eta indie doinuekin nahasten dituzte. Badok.eus atarian entzun daitezke taldearen kantak.

Burutik boskotea, berriz, Iruñekoa da, eta eskusoinua ideia berritzaileekin uztartzen du taldeak. Talde horren kantak ere entzun daitezke Badoken.

Sarreren zozketa

Kulturaz kooperatibaren eskutik, kontzertu hauetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak zozketan izena ematen duten bazkideen artean. Izena emateko epea etzi, ostirala, 12:00etan itxiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide