Sanmartinetan Azkoitian egiten duten mendi lasterketa jokatu zuten atzo goizean izen bera daraman auzoan, eta bikote mistoen kategorian, Jon Intxausti eta Naroa Uria azpeitiarrak izan ziren garaile.
170 bat lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta horiek bederatzi kilometro eta 450 metroko desnibela zituen ibilbidea osatu behar izan zuten inguruko mendietan barrena. Sailkapen orokorrean, Borja Zubizarreta azkoitiarra izan zen garaile 00.44.07 denbora eginda, eta Intxausti eta Naroa bikoteak 11 minutu gehiago behar izan zituen helmugara iristeko.