Sakona etxaldea eta arriskuan dauden animaliak ezagutzeko parada izan dute Ekoetxearen eskutik

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 16a

Azpeitiko Ekoetxeak bi jarduera gauzatu ditu asteburuan: atzo, Sakona etxalde ekologikora bisita egin zuten, eta gaur, Euskal Herrian arrisku egoeran dauden animaliak ezagutzeko tailerra egin dute.

Azpeitiko Ekoetxearen eskutik, bi jardueraz gozatzeko aukera izan dute asteburuan familiek. Atzo, larunbata, Sakona etxalde ekologikora bisita egin zuten herritarrek, eta hango jarduna bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten irteeran parte hartu zutenek. Gainera, mokaduarekin borobildu zuten saioa. Gaur goizean, berriz, Euskal Herrian arrisku egoeran dauden animaliak ezagutzeko Animaltzen sortu zure animalia tailerra egin dute Ekoetxean bertan. 

Zehazki, klima aldaketak animaliengan zer eragin duten azaldu dute gaurko saioan, eta horren aurrean norbanako bakoitzak egin dezakeenaz hitz egin dute. Ondoren, ekintza bukatzeko, partaide bakoitzak animalia bat sortu du askotariko materiala erabiliz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide