Abere suharren tuberkulosiaz hitzaldia eskainiko dute bi ganadutegitako ordezkariek ostegunean

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 18a

Abelburu batzuk.

Zortziko elkarteak antolatuta, Euskal baserritarrak eta abere suharrak tuberkulosiaren aurrean izenburupean egingo dute hitzaldia, 19:00etan, Basazabal jauregian. Saka ganadutegiko Asier Arrizabalagak eta Albarako Asier Albitek hartuko dute hitza.

Abere suharren artean atzematen ari diren tuberkulosi kasuak gai hartuta, Zortziko zezenzale elkarteak solasaldia antolatu du ostegunerako. Euskal baserritarrak eta abere suharrak tuberkulosiaren aurrean izenburupean egingo dute hitzaldia.

Basazabal jauregian izango da hitzordua, 19:00etan hasita, eta Markes de Saka ganadutegiko Asier Arrizabalagak eta Albarako Asier Albitek hartuko dute hitza.

Gipuzkoan abelburuen tuberkulosi agerraldi bat baino gehiago izan dira. Otsailean, esaterako, Debako Saka ganadutegiko abelburu guztiak –160 buru– akabatu behar izan zituzten, eta urriaren bukaeran gauza bera gertatu zen Bergarako Zezenak ganadutegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide