2 urteko umeentzako ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehenean, Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 17a

Lur Korta ipuin kontalaria.

Lur Kortak eskainiko du saioa, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Beste ipuin kontaketa saio bat izango da datorren astelehenean, Udal Liburutegian. 2 urteko umeei zuzendutako saioa Lur Kortak eskainiko du, 17:30ean hasita.

Emanaldira joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo honako formulario hau beteta; osteguna izango da horretarako azken eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide