Gaur, San Martin egunean, hasi dituzte Azpeitiko egoitzakoek San Martin Asteko ekintzak. Meza izan dute goizean, eta elizkizuna bukatutakoan bota dute txupinazoa. Ospakizun hastearen hasieran Nagore Alkorta alkatearen bisita ere jaso dute egoitzako bizilagunek. Arratsaldean, 17:00etan hasita, Lory Thomsonekin kafe tertulia izango da egoitzan bertan.
Joan den asteartetik larunbatera arte egunero izango dute ekitaldi bereziren bat San Martin egoitzan, San Martin Astea ospatzeko; bingoa, bertso eta musika saioak izango dituzte, besteak beste. Asteartean, hasiera ekitaldiaz gainera kafe tertulia izan zuten. Asteazken goizean, Gurutze Gorrikoei eskertza ekitaldia egin zien egiten duten lanagatik eta arratsalddean Juan Antxieta musika eskolako musika terapiakoen emanaldia izan zuten egoitzan. Ostegunean, berriz, Xabier Euzkitzerekin bertso zaharren kantaldiaz eta Unai Frantsesenaren musikaz gozatu ahal izan zuten egoitzakoek. Ostiralean, Iraurgi ikastetxekoen bisita izan zuten egoitzan, eta larunbatean asteko ekitaldiak bukatzeko Familien Eguna ospatu zuten, hamaiketakoarekin eta trikitilarien saioarekin.