Ekoetxean beste hitzordu bat izango da igandean. Hain zuzen ere, askotariko materialekin eta hondakin elektronikoekin robot bat sortuko dute partaideek.
10:30ean hasiko da saioa, eta bi orduz ariko dira 6 urtetik gorako herritarrak hainbat materiali bizitza berria ematen.
Tailerra doakoa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da honako lotura honetan.