Lehen sorospeneko laguntzaren garrantziaz gizartea sentsibilizatzeko ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak azaroaren 22rako, larunbaterako, Azpeitian. 09:00etatik 14:00etara izango da ikastaroa, eta doan da parte hartzea. Gurutze Gorriak adierazi du, garrantzitsua dela heerritarrek jakitea ezbehar baten aurrean nola jokatu behar duten, eta osasun langileak edota anbulantzia ezbeharraren tokira irritsi aurretik eman behar diren pausoak zeintzuk diren jakitea.
Haur beharreko lehen neurriak eta pausoak zeintzuk diren jakiteko honakoak irakatsiko dituzte larunbateko ikastaroan: BAS (babesa, abisua, sorotsi), OBBB (Oinarrizko bihotz biriken berpizketa), arnasbideen eragozpenak nola tratatu, zauriaren arabera nola jokatu; lehen unean erredurak nola artatu, artikulazioko lesioak nola artatu lehen momentuan; zaurituaren itxoite posturak; oinarrizko bendajeak edo loturak; bestelako galderen erantzunak.
Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jasotzeko 670 41 42 87 telefono zenbakira deitu behar da edota azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikora idatzi.