Musikarien eguneko ospakizuna egiten aurrenak izan dira Juan Antxieta musika eskolako kideak

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 20a

Musikarien zainariaren eguna larunbatean izango da, baina Juan Antxieta musika eskolako kideek atzo eskaini zuten egun horren bueltako emanaldia jendez leporaino bete zen Soreasu antzokian.

Larunbatean izango da Santa Zezilia eguna, musikarien zaindariaren eguna, baina Juan Antxieta musika eskolako kideek aurrez egin dute ospakizuna. Hain zuzen ere, atzo eskaini zuten musika eskolako ikasleek egun horren bueltako emanaldia jendez leporaino bete zen Soreasu antzokian, Guk euskaraz izenburupean.

Askotariko musika tresnekin hainbat doinu eskaini zituzten ikasleek agertokian. Gainera, jaialdiaren bukaeran, Juan Antxieta musika eskolan ikasketak bukatu dituzten ikasleek hori egiaztatzen duen diploma bana jaso zuten. Halaber, ikusleen artean zen ikasle bat ere igoarazi zuten agertokira: musika eskolan hainbat urte daramatzan Felixa Garmendiak ere jaso zuen aitortza.

Atzo musika eskolako ikasleen txanda izan zen, baina herrian izango da Santa Zezilia egunarekin lotutako beste hitzordu bat ere. Izan ere, larunbatean kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak. 12:30erako jarri dute hitzordua, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide