Kontu kantari aurkeztu du Leturiak 'Koplarik kopla' Azpeitian

Mailo Oiarzabal 2025eko azaroaren 20a

Xabier Berasaluze 'Leturia', Basabaleko aurkezpenaren une batean. (Trikigiro)

45 urteko ibilbideaz hizketan aritu zen pandero jotzaile ezaguna atzo Basazabalen, eta argitaratu berri duen liburuan jaso dituen 154 kopla sortetako batzuk kantatu ere egin zituen.

Labetik atera berria du Xabier Berasaluze Leturia-k Koplarik kopla, eta argitalpena oraindik epel dela ekarri zituen atzo liburuaren hainbat ale Azpeitira, Trikigiro elkarteak antolatutako aurkezpenerako; egileak sinatuta eraman zituzten etxera horietako batzuk aurkezpenera joandakoek.

45 urteko ibilbideaz edota trikitiak ezagutu duen bilakaeraz hizketan aritu zen pandero jotzaile ezaguna Basazabalen, eta argitaratu berri duen liburuan jaso dituen 154 kopla sortetako hamabost bat kantatu ere egin zituen, panderoa astinduz, nola ez, ekitaldian elkartutakoen gozamenerako.

Aurkezpenean azaldu zuenez. pandero jotzaile ibilbide luze horretan berak abestu, sortu edota etxean gordeta zituen koplak jaso ditu Leturiak Koplarik kopla liburuan. Kopla historikoak, bertsolariek, poetek zein idazleek idatzitakoak, bertso idatzietatik hartutakoak... denetarikoak jaso ditu Xabier Amurizak zuzendu dion libururako.

Goian, Leturia eta hitzaldira joandako ikus-entzuleak. Behean, egilea liburuaren aleak sinatzen. (Argazkiak: Trikigiro)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide