Hil egin da atzo Azpeitiko obra batean lanean ari zela altuera handi batetik erori zen behargina; 11:45 aldean gertatu zen ezbeharra. Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzetan ari zen lanean 44 urteko gizona, eta erorketa tarteko, larri eraman zuten Donostia ospitalera. Han hil da, erorketak eragindako zauriak tarteko.